Gertuago.eus Usurbilgo merkatariei laguntzeko webgunea garatu dugu

Konfinamendu garaian euren negozioa itxi behar izan duten Usurbilgo merkatariei laguntzeko bonu sistema sortu du Usurbilgo Udalak. Kanpaina honen helburua, Usurbildarrek erosketak herrian egitera bultzatzea da , herriko merkatariak lagunduz, herria biziarazteko: pizgarri gisa, udalak diruz lagunduko ditu bonu horiek, herritarrek izango duten %20ko deskontua finantzatuz.

Iametzak bonu sistema hori online plataforma batetara ekarri du gertuago.eus webgunean. Aipatutako plataforma honetan herritarrak establezimendu ezberdinak ikusiko ditu. Usurbilgo kasuan, establezimendu bakoitzak diru kopuru zehatzeko bonu kopuru bat izango du eskuragarri. Bonuaren %20a udalak ordainduko du, baita transferentzia bakoitzak eragindako komisioak ere eta ondorioz, herritarrak ordaindutakoa baino diru kopuru handiagoa izango du establezimenduan gastatzeko.

Plataforma edo webgune honen erabilerak gainera ez dauka epe mugarik, alegia, ez dago momentu honetan bizi dugun krisiari lotuta. Aurrerago ere, antzeko kanpainaren bat aktibatu nahi izanez gero horretarako baliagarri izango da eta bestelako kanpaina, beherapen eta abarrak martxan jartzeko aukera eman dezake.

Proiektu honek oihartzuna izan du eta momentu honetan Iametzan antzeko plataforma garatzen ari gara Astigarragako Udalarentzat ere.

Aurreko bidalketa
Garai berrietan, udal plenoak telematikoki egin eta streaming bidez emititzeko laguntza zerbitzua eskaintzen ari gara
Hurrengo bidalketa
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Berrabiarazi ekimenean parte hartu dugu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bete eremu hau
Bete eremu hau
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
You need to agree with the terms to proceed

Menua