Gizartea mugiarazteko ahaztu ezinezko 15 gako komunikatibo

Iametzan komunikazioa lantzen dugun heinean, badakigu gizarte mugimendu hori eragitea oso konplexua dela. Izan ere, sarritan komunikazioaren inguruko jarduna marketin parametrotan mugitzen da eta kasu askotan kanpainek ez dute azken helburua betetzen; norbanakoarengan nolabaiteko aldaketa eragitea, dela jokamoldeetan, iritzietan edota ohituretan. Hau da, kanpainen diseinuak ez digu bermatzen arrakasta eragin nahi den gizarte aldaketa horretan, nahiz eta kanpaina bera arrakastatsua izan. Hala, gerta liteke adibidez, euskararen aldeko kanpaina bat entzutetsua bilakatzea, baina praktikan euskararen erabilera datuak ez hobetzea.

Horregatik, Euskarabilduako aurtengo edizioan parte hartu zuten hizlariek emandako argibideetatik abiatuta, "Gizartea mugiarazteko ahaztu ezinezko 15 gako komunikatibo" bildu ditugu. Gida honen bidez komunikazioan aritzen den orok ahaztu ezinezko oinarriak bildu nahi izan ditugu, gizartean eragin nahi duen edonorentzat baliagarri izango direlakoan. Hona hemen 15 gakoak laburrean:

  1. Gardentasuna
  2. Jendeak kanpainaren parte sentitu behar du
  3. Txikitik handira eragin, azpitik gora mugitu
  4. Ez saiatu mezuak sinplifikatzen
  5. Mezu zuzenak eman
  6. Kontakizun bisualak eraiki
  7. Irribarrea, umorea eta entretenimendua beti dira sendagairik onenak
  8. Ekintza ludiko eta kolektiboak antolatu
  9. Mezua hartzailearen hizkuntzan eman
  10. Sare sozialak beldurrik gabe erabili
  11. Ez saiatu informazio guztia kontrolpean mantentzen
  12. Ikus-entzunezkoen botereaz baliatu
  13. Ekimen kulturaletan pentsatu
  14. Finantziazioak ez du arazoa izan behar
  15. Nazioartekotzean pentsatu
Aurreko bidalketa
Iametzan, pilotari buruzko blog bat elikatzeko kolaboratzaile baten bila gabiltza
Hurrengo bidalketa
KODIko euskarazko irratiak pluginaren 2.0.0 bertsiotik aurrera podcast-ak ere entzungai