Herriko lokal hutsak bistara ekarriz

Herrian negozio berri bat zabaltzekoa asmoa daukazu? Edota denbora luzez hutsik dagoen lokal bati erabilera eman nahi diozu? Usurbilgo Udalak herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin lokal hutsen inbentarioa osatu du, eta Iametzak aipatu inbentarioa bistaratzeko webgunea garatu du.

Webgunean, lokalen irudiak, datu orokorrak eta lokal horiek zer merkataritza egoeratan dauden bezalako datuak. Horrela interesatuek aurrez lokal guztien ezaugarriak aztertzeko aukera dute. Webgunean gainera, ekintzaile eta lokal jabeek akordio posible batera iritsiz gero jarraitu beharreko urrats guztiak azaltzen dira eta baita eskuratu ditzaketen diru-laguntzei buruzko informazioa ere.

Webgune berri honen bitartez, Usurbilgo Udalak herri gune eta auzoetako jarduera sozioekonomikoa berreskuratu eta sustatu nahi du, tokiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu eskaintza indartuz.

 

Aurreko bidalketa
2019ak askorako eman du
Hurrengo bidalketa
Iametzak programatzailea behar du

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Fill out this field
Fill out this field
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
You need to agree with the terms to proceed

Menua