Iametza Interaktiboak programatzaile lan poltsa osatu nahi du

Eskatzen dena:

  • Informatikan ingeniaritza ikasketak
  • Webgintzan eta APPen garapenean esperientzia
  • Software libreko tresnekin garapenak eginak izatea
  • Honako teknologiak menperatzea: PHP eta MySQL; HTML5, CSS3 eta JavaScript (Jquery)
  • PHP eta JavaScript-eko framework-ekin esperientzia: Laravel, Angular, Ionic
  • Bertsio kontrolerako git erabiltzeko ohitura izatea
  • CMS desberdinak kontrolatzea: WordPress, Drupal, Joomla, Prestashop Euskaraz jakitea

Kontuan hartuko dena:

  • Android eta IOS sistemetan garapenak eginak izatea
  • Java ezagutzak
  • Liferay CMS-arekin lan egin izana
  • Taldean lan egiteko gaitasuna
  • Bezeroekin harremanetan egoteko eta euren eskaerak jaso eta bideratzeko gaitasuna
  • Euskalgintza eta euskal munduaren ezagutza

Eskaintzen dena:

  • Programazio beharren arabera, lan talde gazte batean integratzea
  • Interneteko proiektuen eta app-en garapenean parte hartzea

Interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, 2016ko otsailaren 12a baino lehen, "Programatzaile-lan-poltsa" erreferentzia adieraziz.

Aurreko bidalketa
Deutchland 83 telesailean keinua programatzaileei
Hurrengo bidalketa
iametza interaktiboak programatzaile bat behar du
Menua