Iametzak garatutako Aditranskrib tresna estreinatu dugu ARGIAn ?Gure Esku Dago? hitzaldiarekin

Tresna hau hipertranskribapenetan oinarritutako garapena da. Hau da, multimedia elementu baten transkribapenetik abiatzen da. Kasu honetan transkribapena egiteaz gain, itzulpena ere egin dugu, hitzaldiak gazteleraz izan baitziren.

Hala ere, Aditranskrib ez da azpitituluak editatzeko tresna bat, nahiz eta horretarako ere baliatu daitekeen. Tresna honen indarra transkribapena multimedia elementuarekin sinkronizatuta izanda, ondorengo lanketa eta partekatze aukeratan dago.

Hizlarien hitzen estatistikak ateratzen ditu tresnak eta emaitzak sare sozialen bidez partekatzen ditu

Tresna honek eskaintzen duen aukeretako bat, hitzen estatistikak ateratzea da. Adibidez, froga ezazue, zenbat aldiz aipatu duten hizlariek “Independentzia” hitza (“independentzi*” bilaketa eginda probatu daiteke) edo zenbat aldiz “erabakitzeko eskubidea” (“erabakitzeko eskubide*” bilaketa eginda probatu daiteke). Erabiltzaileak nahi dituen hitz edo adierekin egin ditzake frogak. Bilaketak egiteko argibide guztiak laguntza orrian jaso ditugu. Hala, tresna hau oso erabilgarria da, mahai-inguru eta eztabaidatan hainbat ondorio ateratzeko. Erabiltzaileek “aurkikuntza” horiek sare sozialen bidez partekatzeko modu erraza ere eskaintzen du tresnak, baita aipamen horiek noiz egin diren erakusten duen estatistika-grafiko bat ere eta hitzaldi edo mahai-inguruaren unerik nabarmenduenak hautatzeko aukera ere. Popcorn.js erabiliz, hizlarien hainbat erreferentzia aberasteko aukera ere badago. Kasu honetan, Interneteko hainbat lotura baliatu dira hitzaldiak aberasteko. Informazio hori bideoarekin batera ikus daiteke eta klikagarria da. Web aplikazio hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo sailaren diru-laguntzari esker garatua izan da, GPLv3 lizentziapean sareratu dugu eta Github-en aurki dezakezue.

Aurreko bidalketa
?Zenbakiz? trikitixa partiturak osatzeko editorea sortu dugu
Hurrengo bidalketa
Topaketak eramangarrian