iametzak programatzailea behar du

Eskatzen dena:

  • Informatika Ingeniaritza ikasketak.

  • PHP eta JavaScript-eko framework-ekin esperientzia: Laravel, Ionic Framework.

  • Honako teknologiak menperatzea: PHP eta MySQL; HTML5, CSS3 eta JavaScript.

  • Bertsio kontrolerako git erabiltzeko ohitura izatea.

  • Euskaraz jakitea.

 

Kontuan hartuko dena:

  • Linux/Unix sistemen kudeaketan esperientzia edukitzea.

  • C++ ezagutzak.

  • Taldean lan egiteko gaitasuna.

  • Bezeroekin harremanetan egoteko eta euren eskaerak jaso eta bideratzeko gaitasuna.

  • Euskalgintza eta euskal munduaren ezagutza.

 

Eskaintzen dena:

  • Interneteko proiektuetan eta app-en garapenean parte hartzea, talde-lanean arituz.

  • Proiektuen gidaritza eramateko aukera.

 

Interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, 2018ko irailaren 29a baino lehen, “Programatzaile-lanpostua” erreferentzia adieraziz.

Aurreko bidalketa
Hainbat komunikazio proiektutan aritzeko pertsona behar dugu
Hurrengo bidalketa
Iametzak web diseinatzailea behar du