Iametzak PuntuEUS banatzaile ofiziala izateko hitzarmena sinatu du Fundazioarekin

Hitzarmen honen bidez Iametza .eus domeinuen banatzaile ofiziala bihurtzen da. Horrek besteak beste, esan nahi du aurrerantzean iametzak .eus domeinuen sustapen lana burutuko duela. Trukean PuntuEUS Fundazioak abantaila ekonomikoak eskainiko dizkio domeinuak erosterako orduan, baita sustapen ekintzak burutzerakoan ere. Bi aldeek elkarren izena eta irudia zabaltzeko konpromisoa hartzen dute hitzarmen honen bidez.

PuntuEUS Fundazioa iaz hasi zen euskal izaera eta nortasuna adierazten duten domeinuak esleitzen, hainbat urte Interneteko domeinu izenak esleitzeaz arduratzen den ICANN  erakundearekin harremanetan egon ondoren. Iametzarentzat lorpen handia izan zen hau, gure bezeroen artean gehienak euskaldunak baitira eta euskararekiko konpromisoa gure izaerarekin bat baitator. Hala, aitzindarien fasetik hasita, dagoeneko hainbat .eus domeinu kudeatu ditugu gure bezeroentzat.

Gainera, hitzarmen hau Iametzaren webgune berria estreinatzen dugun egunean sinatu dugu eta berau .eus bilakatu den une berean. Ospakizuna beraz, hainbat norabidetakoa da.

Aurreko bidalketa
Hizkuntzaren industria: Google-ekin indarrak batzea estrategia ote?
Hurrengo bidalketa
Amatasuna eta teknologia berriak