Joxan Artze, Iametzan komunikazioa eta berrikuntza ulertzeko, lotzeko

Komunikazioan erreferente bat bilatu beharko bagenu, urrutira joan gabe, handietan handiena dugu (guretzat) eskualdekoa den Joxan Artze. Poeta, abangoardista, esperimentala, ikerlaria, mezularia. Sortzailea.

Bere poesia ederrek gure izaera zizelkatu dute. Natura eta paisaiak erabiliz gure barreneko gogoetak astintzeko, barreneko ilunak argitzeko. Gure bazterrak, ez al dira bada, norberak gordetzen dituen argilunak?

Baina poesiaz gain, etengabeko bilaketa eta berrikuntza da Artzeren ezaugarri bereizgarriena. Txalaparta berreskuratzeaz gain, abangoardiako mugimenduekin etengabeko kontaktuan izan zen, antzerki eta musikagintza esperimentalean.

Iametzarentzat inspirazio iturri bat dira Artze anaiak eta hala izan beharko lukete euskal kultura, komunikazioa eta etengabeko berrikuntzan gauden guztiontzat.

Bi punturen arteko lotura
Artzeren olerkian inspiraturik sortu dugu iametzaren iruditeria berria; komunikazioaren eta berrikuntzaren bitartez gure gizartean banandurik aurkitu daitezkeen bi subjektu batu nahi ditugulako. Eta badakigu bi puntu horiek lotzeko ohiko bideez gain, sormenaz baliatu behar dugula ere. Artea hori da guretzat: tartea nola lotu asmatzea.

Bi puntu izan daitezke elkarte eta hartzaile bat, idazle eta irakurle bat. Bi puntu ere badira gure jakintza nagusiak: komunikazioa eta teknologia, eta bi horietan oinarritzen gara gure erronkei aurre egiteko. Eta bi puntu gara ere iametza eta ametzagaiña taldea, norberak beretik kolektiboari ekarpena egiten dion taldea.

Bi punturen arteko loturak modu berritzaile eta sortzailean egiteko, biderik ederrena bilatzeko prest gaude.

Aurreko bidalketa
Hizkuntza teknologien garrantzia lan-munduan
Hurrengo bidalketa
Software librea eta Common Voice egitasmoa gazteen artean zabaltzen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Fill out this field
Fill out this field
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
You need to agree with the terms to proceed

Menua