Antonio Mercero Museo Birtuala

Antonio Mercero Museo Birtualaren garapena eta dokumentazio lana

Lasarte-Orian jaiotako zinemagile ospetsua duela urtebete zendu zen eta Lasarte-Oriako Udalak bere ikus-entzunezko ondarea biltzeko Antonio Mercero Museo Birtuala egiteko lehiaketa publikoa jarri zuen martxan. Iametzak lortu zuen esleipena eta webgunearen diseinuaz, garapenaz eta dokumentazio lana burutzeaz arduratu gara, gure talde teknikoa eta komunikazio taldea elkarlanean arituta.

Museo Birtual honi buruz bi ezaugarri nagusi azpimarratu ditzakegu:

Euskarari lehentasuna eman nahi izan diogu: Kontuan izanik Antonio Merceroren erreferentzialtasunak Euskal Herriko mugak gainditzen dituela, hizkuntza lehenetsia euskara izatea proposatu genuen. Hala, nabigatzailean defektuz euskarazko bertsioa kargatzen da, nahiz eta webguneko edukiak lau hizkuntzan kontsultatu daitezkeen: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez. Antonio Merceroren ibilbideari errepasoa egiten dion ikus-entzunezkoaren kasuan, frantsesezko eta ingelesezko bertsioetan, off-a euskaraz entzun daiteke eta azpitituluak aipatu hizkuntzatan… Honekin Iametzak euskara Euskal Herritik kanpora ere erreferentziala bilakatzea du helburu. Museo fisikoa egin izan balitz, bertara sartzean euskaraz artatua izatea bezala da, lehen hitza euskaraz egitea, hain zuzen ere, baina kasu honetan mundu birtualean.

Dokumentazio lana: Lasarte-Oriako Udalak hainbat material pasa zigun (bideoak, argazkiak, prentsako artikuluak…). Gure lana material hori guztia zintzilikatzeaz gain, dokumentazio lana egitea izan da, Antonio Merceroren lan bakoitza testuinguruan jartzea, ezaugarri nagusienak nabarmentzea eta abar. Horretarako besteak beste, bere lagun eta senideekin elkarrizketa bat antolatu genuen, Antonio Merceroren bizitzari buruz gehiago jakiteko helburuarekin. Elkarrizketa hartan jasotakoa modu laburrean bada ere, webguneko Bizitza pertsonala atalean jaso dugu, ‘Mercero ezagutzen dugu, baina nor zen Antxon?‘ azpiatalean.

Helburua webgune bizia izatea da. Horregatik Harremanetarako atalaren bidez, material berria daukan edonor gonbidatzen dugu ekarpenak egitera.

Proiektuaren xehetasunak

Menua