Apika STEAM

APIKA: STEAM ezagutzak irakaskuntza munduan txertatzen

2017. urtetik Arizmendi Ikastolarekin (www.arizmendi.eus) batera APIKA STEAM Laborategia (apika-steam.eus) izeneko proiektu esperimentalean lanean ari gara. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren diru-laguntzarekin jarri genuen martxan egitasmoa.

Honako helburuak bilatzen ditugu:

  • Euskal Herriko ikasleen artean Zientzia, Teknologia Ingeriaritza eta Matematika bezalako ezagutza eremuen inguruko interesa piztea.
  • Proiektuetan oinarritutako ikasketa programa barneratzea, etorkizuneko belaunaldiek topatuko dituzten egoerak halakoak izango baitira. Hau da, ezagutza eremu desberdinek bat egiten duten proiektuetan lan egin beharko dute.
  • Maker filosofia: Eginez ikastea. Modu honetara ekintzailetasuna sustatzen da. Talde-lana eta parte-hartzea.
  • Sormena eta ikasteko grina bultzatzea.
  • Pentsamendu zientifikoa eta konputazionala sustatzea.
  • Gaitasun sozial eta emozionalak garatzea.
  • Euskarari eta euskal izaerari protagonismoa aitortzea.

Lehen fase batean oinarri teorikoak barneratzeko materiala sortu genuen:

Material guztia modu librean sareratu dugu CC BY-SA lizentziapean, nahi duenak kontsultatu eta erabili dezan.

Behin materiala sortuta, bigarren fasean irakasleen formakuntzan ari gara zentratzen, edukiak eta ezagutzak ikasleengana behar bezala iristeko beharrezkoa baita irakasleak gaian trebatzea, janztea, seguru sentitzea.

Proiektuaren xehetasunak

  • Lankidetza: Arizmendi Ikastola
  • Data: 2017tik aurrera
  • Webgunea: Apika STEAM
Menua