Argia.eus garapen lanak

Argia.eus garapen eta mantenu lanak

 

Argia.eus webgunearen kudeaketa eta mantenuaz arduratzeaz gain, Argiako lantaldeak dituen beharretarako garapen propioak sortzen ditugu, hauteskunde gauean datuen zuzeneko jarraipena egiteko sortutako tresnak esaterako. Aipatu tresna honen bitartez, zenbaketa egin ahala hauteskundeetako datuak Argiako webgunean eguneratzen dira, datuok grafika eta mapetan bistaraziz. Horretaz gain,

  • Blogak: 100 blog baino gehiagoko blogarien komunitatea.
  • Azoka
  • Bizi Baratzea: ez da baratzeari loturiko liburu ezagunaren agerkari digitala bakarrik. Asmoa haratago doa, landareen munduan dabilen jendearen bilgune izatea du helburu
  • Multimedia kanala: 3000tik gora dokumental, bideo labur, podcast biltzen dituen kanala.

Une honetan webguneko barne egitura osatzen duen administrazioa berritzen ari gara eta aurrerago aurkeztuko dugun Fototeka proiektu berria garatzen. Azken honen bitartez, Argian urte luzez pilatutako argazkiak modu ordenatu batean eskuragarri jarriko ditugu, zuetako edonork bilatu ditzan. Horretarako, Collective access erabili dugu, tresna hau artxiboak kudeatzeko erabiltzen da datuen kopuru handia den kasuetan.

Proiektuaren xehetasunak

Menua