Baserriko Uzta

‘Baserriko Uzta’ EHKolektiboarekin elkarlan ariketa

 

Baserriko Uzta‘ EHKolektiboa elkartearen ekimena da. EHKolektiboak laborantza bio-ekologikoa, bertakoa, etxaldekoa eta herrikoia bultzatzen du eta ‘Baserriko Uzta’ ekimenarekin, kulturaren bitartez agroekologian oinarritzen diren etxaldeak eta herritarrak harremanetan jarri nahi dituzte.

Urtaro desberdinetan, saio bana antolatzen dute aukeratutako etxalde batean. Saio hauek elementu zehatzak izaten dituzte: Etxaldeko bisita gidatua, kontzertua eta bazkari agroekologikoa.

Iametza 2019an hasi da EHKolektiboarekin elkarlanean eta aurten antolatu dituzten hiru saioen komunikazio eta sustapen lanetan lagundu dugu: kartelen sorkuntzaz, sare sozialen dinamizazioaz eta prentsarekin komunikazioaz arduratu gara eta egunean bertan hartutako irudiekin bideoak osatu ditugu.

Baina hori baino gehiago egin dugu, Euskal Herriko baserriak gertutik ezagutzen ditugu, bertako uzta probatzen dugu eta sektore eta inguru ezberdinetako jendearekin kezkatzen gaituzten hainbat gairen inguruan aritzen gara.

2019ko saioak honako hauek izan dira:

Proiektuaren xehetasunak

Menua