BDB artxibo digitala

Xenpelar dokumentazio zentroaren BDB artxibo digitalaren garapena

2007tik Xenpelar Dokumentazio Zentroarekin elkarlanean ari gara, BDB artxibo digitalaren gauzatze teknologikoa egiten. Lankidetza horren emaitza izan da IDOKUM tresna. Bertsolaritzaren sistema dokumentala kudeatzeko sortua da, baina era berean, beste edozein egitura dokumentalen kudeaketa ahalbidetzen duena. Euskaraz sortua da, baina beste hainbat hizkuntzatan informazioa modu errazean kudeatzeko aukera eskaintzen du. Idokum egitura dokumentalaren indargune nagusiak eleaniztasun sakona eta autoritateen kontrol hierarkikoa eta eleanitza bermatzean datza.

IDOKUM tresna garatzen jarraitzen dugu. Iaz BDB Bertsolaritzaren datu basean Solr bilaketa bateraturako motorra integratu genuen. Solr kode irekiko bilatzaile plataforma da eta hainbat datu-base anitz eta espezializatuetan bilduta dauden datuak modu bateratuan bilatu eta bistaratzeko aukerak eskaintzen ditu, datu-base bakoitzaren ezaugarri eta beharrizanak eraldatu gabe.

Proiektuaren xehetasunak

  • Bezeroa: Xenpelar Dokumentazio Zentroa
  • Data: 2007tik
  • Webgunea: BDB
Menua