Beste Kaleak: emakumeen izena eta izana bistara

Historikoki emakumeek egindako ekarpena bistaratzeko webgunea da bestekaleak.eus. Emakumeen bizimodu eta bizipenak jasotzen ditu aipatu webguneak, Euskal Herriko 50 emakume esanguratsu baino gehiagoren istorioa alegia.

Horretaz gain, bere izenean kaleak dituzten emakumeen kasuan mapa batean identifikatuta agertzen dira kaleen kokapenak. Kalerik ez dutenen kasuan ostera, kale izendegietarako plakak eskuratzeko aukera ematen du webgune honek. Hartara, nahi duenak emakume hauen izen plakak erabili ahal izango ditu omenaldia egiteko.

Webgune hau gainera herritarra eta parte hartzailea izango da, horregatik nahi duenak bertan ekarpenak egiteko aukera izango du.

Proiektuaren xehetasunak

Menua