Common Voice auzolana

Common Voice: saretze lana eta auzolana

Common Voice ahotsaren ezagutza teknologia hobeak eta guztientzat irisgarriak sortzeko helburua duen Mozilla Fundazioaren ekimen bat da. Gero eta ohikoagoa da makinekin elkar eragiteko ahotsa erabiltzea baina orain arteko sistemek (Google Assistant, Apple Siri, Microsoft Cortana, Amazon Alexa…) hainbat arazo dituzte, horien artean euskara moduko hizkuntza txikiekin ez dutela lan egiten.

Librezalek gure gailuekin euskaraz eta libre aritu ahal izateko egindako auzolan deialdian modu aktiboan parte hartu dugu. 2019ko apirilaren 9an Donostiako Hirikilabs gunean egin zen lehen grabazio maratoia antolatu genuen Librezale eta Tabakalerarekin elkarlanean.

Gainera, gazteak, euskara eta teknologia libreetara gerturatzeko hainbat formazio ere eskaini ditugu Durango, Iruñea, Gasteiz, Otsagabia eta Donostian besteak beste:
-Komunikaziorako tresnak libre eta euskaraz.
-Common Voice: Teknologiarekin euskaraz komunikatzeko auzolan digitala

Iametzan hizkuntza teknologia desberdinen aplikazioan lan egiten dugu eta burujabetza teknologikoaren alde egiten dugu, horretan lagundu ahal duten tresna eta proiektu teknologiko libreak sustatuz, Common Voice egitasmoa kasu.

Proiektuaren xehetasunak

  • Lankidetza: Librezale
  • Data: 2019tik aurrera
  • Webgunea: Common Voice
Menua