IKA euskaltegietan Nextcloud martxan

Nextcloud: IKA euskaltegien premietara egokituta

IKA euskaltegiaren premiei erantzuten dien Nextcloud instalatu berri dugu. Orain arte Feng Office erabili dute baina ematen dituen aukerak aztertu ostean, Nextcloud-aren aldeko apustua egin dute.

Feng Office edo edo Googlek eskaintzen dituen tresnekin alderatuta:

  • Neurrira osatu daitekeen hodeia da Nextcloud-ena eta beraz, norbere premiei erantzuteko aplikazio edo tresna ezberdinak (egutegia, posta elektronikoa, atazak antolatzeko atala, dokumentuak editatu eta elkarbanatzeko…) konfiguratu daitezke bertan.
  • Librezalek egindako lanari esker gehiena euskaratuta dago.
  • Librea da, ez dago gure portaera edo ekintzen gaineko informazioaren premia duen multinazionalik hodei honen atzean.
  • Doakoa da.

Proiektuaren xehetasunak

  • Bezeroa: IKA euskaltegiak
  • Data: 2019tik aurrera
Menua