Euskarabildua

Euskarabildua jardunaldia: Teknologia eta euskara uztartzea helburu

Euskarabildua, euskara eta teknologia elkartzea helburu duen jardunaldi dibulgatzailea da. Gizartean eragin nahi duten ekimen berritzaileentzako hausnarketarako eta zabalkunderako gunea, euskal gizartean eta euskaran aplikagarriak diren ezagutza eta berrikuntza teknologikoen sustapenerako aukera paregabea ematen duen gunea. Iametzak, Ametzagaina eta Argiarekin batera antolatzen du aipatu jardunaldia.

Ekitaldi desberdin bat sortzea da gure helburua eta horretarako, inguruan egiten diren antzeko jardunaldietatik bereiziko duten ezaugarriak betetzen ahalegintzen gara, 2011tik hona urtero errepikatuz joan den jardunaldi honetan:

-Berritzaileak edo tendentzia dien gaiak jorratzen ditugu
-Aurrez Euskal Herrian egon ez diren hizlariak
-Jardunaldi praktikoa: Esperientziak ezagutaraztea da helburua
-Nazioarteko izaera: Euskal herrikoez gain, Kataluniako eta nazioarteko hizlariak

Proiektuaren xehetasunak

  • Lankidetza: Argia eta Ametzagaiña
  • Data: 2011tik aurrera
  • Webgunea: Euskarabildua
Menua