2019ak askorako eman du

2019ak askorako eman du…

  • Urte hasieran, IKA euskaltegietan Nextcloud instalatzen lagundu diegu, horri esker beraien hodei propioa daukate fitxategiak, egutegia… partekatzeko.
  • Urola erdiko Mankomunitaterako berriz, hondakinen bilketa eta kudeaketarako aplikazioa garatu dugu, beraien beharrizanei erantzunez, lanak errazteko asmoz.
  • Martxoan, Arizmendi Ikastolarekin elkarlanean Apika Steam proiektua landu dugu, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika bezalako ezagutza eremuen inguruko interesa pizteko helburuarekin.
  • Apirilean, Librezalerekin bat eginez, Common Voice egitasmoa indartzeko auzolan digitalean parte hartu dugu, teknologiak euskaraz erabilgarri izateak duen garrantziaz jabetuta.
  • Maiatzean, ¬†EHKolektiboarekin elkarlanean eta aurten antolatu dituzten ‘Baserriko Uzta‘ ekimenaren hiru saioen komunikazio eta sustapen lanetan lagundu dugu.
  • Antonio Mercero zendu berriari omen egiteko museo birtualaren proiektua landu dugu, bertan artistaren ikus entzunezko ondarea jaso dugu.
  • Uztailean, kostaldean izan gara. Zumaiako Udaleko komunikazio zereginen jarduna hasi genuen eta oraindik ere udala eta herritarren arteko zubia eraikitzen jarraitzen dugu.
  • Kuxkuxeroak ekimenaren bitartez, gazteen artean euskarazko ohiturak sustatzen aritu gara, besteak beste Oarsoaldea eskualdean.
  • Euskararentzat arnasguneak diren udalerriak zein bertako herritarrak ahalduntzeko eta dagokien aitortza egiteko ARNASA GARA komunikazio proiektua diseinatu dugu.
  • Teknologia burujabetzaren inguruko jardunaldia izan da aurten Euskarabildua.
  • Azaroko hauteskundeetan Argian datuen zuzeneko jarraipena egiteko tresna sortu genuen. Aipatu tresna honen bitartez, zenbaketa egin ahala hauteskundeetako datuak Argiako webgunean eguneratzen dira, datuok grafiko eta mapetan bistaraziz.
  • Azkenik, software librearen inguruko formazio ezberdinak eskaini ditugu Euskal Herriko hainbat txokotan, gazteak jakintza hauetara gerturatzeko.

Iametzan urte berria ere gogotsu hasi dugu. Proiektu berri eta interesgarriak ditugu esku artean, euskara, feminismoa, kultura… moduko gaiak komunikazioa eta teknologiaren bidez lantzeko. Izan ere, gogoratu Iametzan zure proiektuak behar duen lekura iristen laguntzeko prest gaude, izan biderik ederrena, laburrena edo azkarrena.
Zu eta zure hartzailea lotzeko gure bi jakintza nagusiak erabiliz: komunikazioa eta teknologiak.

Aurreko bidalketa
Arnasa Gara kanpaina, 21 aurkezpen ekitaldi baino gehiago, 1.000 herritarretik gora
Hurrengo bidalketa
Herriko lokal hutsak bistara ekarriz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Fill out this field
Fill out this field
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
You need to agree with the terms to proceed

Menua