Usurbilgo Kultur Bira: kultur eskaintza modu seguruan eta elkarlanean bermatzeko plataforma berria

Hogei kultur ekitaldi izango dira uztailean Usurbilen, herriko hainbat eragileren eta udalaren artean izandako elkarlanari esker, sortzaileen, antolatzaileen zein herritarren segurtasuna bermatzeko protokoloak finkatuta. Sarrerak eskatzeko usurbilkultura.eus webgunea sortu dugu Iametzan. Plataforma honen bitartez, herritarrek kultur ekitaldietan parte hartzeko aukera berdintasuna bermatu nahi izan du udalak. Modu horretan herritar bakoitzak berak parte hartu nahiko lukeen ekintzak aukeratzen ditu webgunean eta ondoren eskariaren araberako banaketa egingo du udalak, guztiek gustoko ekintzetan parte hartzeko aukera izan dezaten.

Covid19-ak eragindako osasun krisiak gizarteko sektore guztiak kolpatu ditu, baita kultura ere. Iametzan egoera berriari teknologia bidez erantzuna emateko erronka ezberdinak izan ditugu esku artean: Udal Osoko Bilkurak streamin bidez egiteko bitartekoak, merkataritza sustatzeko bonoen plataforma eta azkenik usurbilkultur.eus webgunea.

Usurbilen ere, beste herri guztietan moduan, programatuta zeuden ekitaldi guztiak bertan behera gelditu dira Usurbilen ere. Konfinamendua arintzen ari den honetan, ordea, kultur eskaintza bermatzea izan dute helburu. Testuinguru berriak baina, ekitaldiak egin ahal izateko molde berriak eskatzen ditu. Tartean ekitaldi bakoitzeko parte hartzaile kopurua mugatu beharra. Ikusle kopurua mugatzeak sarrerak modu justuan banatzeko beharra sortu du Usurbilen, eta, horregatik, webgune berritzaile hau garatu dugu Iametzan, usurbilkultura.eus: herritarrek nahi beste ekitalditarako sarrerak eskatu ahal izango ditu, eta, ondoren, izena eman duten guztien artean banaketa egingo du webguneak berak. Herritar bakoitzak eskuratu ahal izango duen sarrera kopurua ekitaldiaren araberakoa izango da, eta, gainera, bi lehentasun zehazteko aukera izango du: banaketa egiterakoan, lehentasun horiek kontuan hartuko ditu webguneak. Eta, horrez gain, ekitaldiez ahalik eta herritar gehienek gozatzeko asmoz, streaming bidez emango dituzte lau ekitaldi.

Ekitaldi bakoitza baino bi egun lehenago mezu jasoko dute izena eman duten erabiltzaileek sarrerak egokitu zaizkien edo ez jakiteko. Egokitu bazaizkie, QR kode bat jasoko dute, eta hori bera nahikoa izango da sartu ahal izateko (nahi duenak, paperean inprimatuta ere eraman dezake). Teknologiekin hain iaioak ez direnentzako saioak egingo dituzte.

 

Aurreko bidalketa
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Berrabiarazi ekimenean parte hartu dugu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bete eremu hau
Bete eremu hau
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
You need to agree with the terms to proceed

Menua