Teknologia eta
komunikazioa

15 urte daramagu teknologia eta komunikazioa uztartzen, webgune eta aplikazioen garapenetik komunikazio estrategia eta kanpainen kudeaketara.

Lan eskaintzak

Gure taldea handitu nahi dugu, eta bi profil mota bilatzen ari gara: Komunikazio proiektuen arduraduna, eta komunikazio proiektuen eta bezeroen arduraduna. Zure profilarekin bat al dator? Ikus ezazu lan eskaintza osoa, eta bidali iezaguzu zure curriculuma.

Azken proiektuak

Ni.eus euskarazko posta eta hodei zerbitzua

EASO Politeknikoaren webgune berria

Aktibatuz! egitasmoaren marka sorkuntza

Digitalizazio Arduratsua. Unitate didaktikoak

Asmazank jolas berritua

Arnasetik bideo sormen lehiaketa

Beldur Barik bideo sormen lehiaketa

Adur / Transkal. Komunikazio lanketa integrala

Ni.eus euskarazko posta eta hodei zerbitzua

EASO Politeknikoaren webgune berria

Aktibatuz! egitasmoaren marka sorkuntza

Teknologia burujabetza helburu

Teknologiaren gaineko kontrola, datuen pribatutasuna, eredu jasangarriagoak… Hori da teknologia burujabetza, etekin ekonomikoen gainetik gizartearen ongizatea lehenesten duen filosofia, eta horren aldeko apustua egin dugu. Gure egunerokotasunean software libreko tresnak erabiltzeaz gain, teknologia burujabetza sustatzeko eta inplementatzeko lan egiten dugu:

Hodeia ez da existitzen

Proiektu burujabeak eztanda egin duten garai honetan, teknologia burujabetza eremu arrotz bat da oraindik. Filosofia hau gizarteratzeko helburuarekin, Hodeia Ez Da Existitzen hedabidea sortu dugu. Webgunean podcasta, albistegia eta behatokia ezagutu ditzakezu.

Euskarabildua

Urtero Euskarabildua jardunaldia antolatzen dugu euskara eta teknologia elkartzeko helburuarekin. Azken urteotan, teknologia burujabetzaren baitan norbanako, administrazio, enpresa eta bestelako erakundeak saretzeko espazio erreferente bat bihurtu da.

Euskarazko tresna digitalak

Jakin badakigu euskara, hizkuntza gutxitua den heinean, ez dagoela erraldoi teknologikoen jomugan. Ingurune digitalean euskara bermatzeko, kode irekiko aplikazioak euskaratu (Nextcloud, WordPress, Mailtrain, etab.) eta euskarazko tresna berriak sortzen ditugu.

Ezagutzen al duzu NI.EUS?

2026tik aurrera, NI.EUS zerbitzuaren kudeaketa teknikoaz arduratzen gara, euskarazko posta eta hodei segurua. Tresna honen atzean, Nextcloud software librea dago, fitxategiak gordetzeko, sinkronizatzeko eta partekatzeko ez ezik, talde-lankidetza osoa leku bakar batean eskaintzen duena: dokumentuen edizio kolaboratiboa, egutegiak, kontaktuak, txata eta bideo-deiak barne.

Albisteak

Gure bidelagunak