Arnasa Gara kanpaina, 21 aurkezpen ekitaldi baino gehiago, 1.000 herritarretik gora

Arnasguneetatik barrena ibili gara, 21 aurkezpen ekitaldi baino gehiago, 1.000 herritarretik gora; zenbat euskalki, esamolde eta hitz berri ikasteko parada izan dugun! Jende zoragarria aurkitu dugu bidean, konprometitua, euskalduna, egunerokoa euskaraz bizi duena, bestelakoa arrotz zaiona.

Hasieran ez zirudien erreza, baina kanpaina tximeleta efektuan fede hartuta diseinatu genuen, eta baita gauzatu ere. Herri bakoitza mundu bat izaki, ekitaldi bakoitza ere berezia izan da. Batean herriko umeen abestiek hunkitu gaituzte, larunbat iluntze euritsuak 60. hamarkadako eskola kontuak entzuten pasa ditugu, ehun urte betetzetik gertu daudenak ere gurekin izan dira, hitzez zaila da azaltzea baina kuriosoa izan da.

Oraindik guzti hau hasi besterik ez da egin. Gisa honetako herri eta auzoak eredu hartu eta lanean jarraitu behar dugu. Arnasa Gara, kanpaina abiapuntu hartuta lanari ekin, bakoitzak bere errealitatetik.

Aurreko bidalketa
Software librea eta Common Voice egitasmoa gazteen artean zabaltzen
Hurrengo bidalketa
2019ak askorako eman du

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Fill out this field
Fill out this field
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
You need to agree with the terms to proceed

Menua