2016/05/13 · Elisabeth Pombo
Lanaldi osoko kontratua
Proiektu bizi bateko lan-taldeko kide izatea
Euskara, parte-hartzea eta berdintasuna baliotzat dituen talde batean integratzea
2016/03/16 · Elisabeth Pombo
Atzo, martxoaren 15ean argitaratu genuen Iametza partaide den Haziak egitasmoaren webgunea, pixkanaka indartuz eta osatuz joango dena. Webgune honen osaketan laguntzeko pasa den abenduan haurren parte-hartze saioaz gozatzeko aukera izan genuen gure bulegoetan.
2016/03/08 · Asier Iturralde, Elisabeth Pombo, Naiara Exposito, Joxemari Irazusta, Maitane Vierbücher, Ale Goikoetxea
Emakumeen Eguna den honetan omenalditxoa egin nahi izan diogu egunero-egunero, bakoitza bere esparrutik, batzuetan isilik eta beste batzuetan ozen, lanean ari diren emakume guztiei eta bereziki zientzia eta teknologiaren esparruan jarri dugu begirada.
2016/02/29 · Asier Iturralde
Azken urteotan git bertsio-kontroleko sistema banatua ezinbesteko lan-tresna bihurtu da niretzat. Git-ekin lan egitean ohikoa da ezaugarri berriak garatzeko edo esperimentuak egiteko adarrak (branch) erabiltzea eta txoriek bezala adar batetik bestera hegan egitea.
Ez dakit zuei ere berdin gertatzen zaizuen baina nik askotan ez dut jakiten gordailuko (repository) zein adarretan nagoen. master adarrean nago? Ezaugarri berriaren adarrean?
2016/02/10
Eskaintzen dena, lan talde gazte batean integratzea eta interneteko proiektuen eta app-en garapenean parte hartzea da.
2016/01/21 · Elisabeth Pombo
Eskaintzen dena, programazio beharren arabera, lan talde gazte batean integratzea eta interneteko proiektuen eta app-en garapenean parte hartzea da.
2016/01/18 · Asier Iturralde
Asteburuan Deutchland 83 telesail alemaniarra ikusi dut. 80. hamarkadako Alemania banatuan kokatua dago, Mendebaldearen eta Sobietar Batasunaren arteko tentsioa puri-purian zegoen garaian. Ez dizuet spoilerrik egin nahi baina 3. ataleko eszena batek atentzioa deitu zidan. Telesail askok oso modu traketsean irudikatzen dituzte programazioarekin erlazionaturiko kontuak baina kasu honetan programatzaileei egindako keinu bat dago ;)
2016/01/18 · Elisabeth Pombo
Goizean gure komunikazio lan taldearen whatsApp zerrendan saltatu du albisteak. "4.999 .eus domeinu daude erregistratuta, banatzaile ofizial gisa ez al daukagu eskaerarik pendiente?".
2015/12/03 · Asier Iturralde
Firefox, Chrome eta Safari nabigatzaileetarako #datraolat gehigarria aurkeztuko dugu Durangoko Azokako Kabi@ gunean abenduaren 5ean arratsaldeko 16:30etan. Kabi@ gunean teknologia eta kultura digitalaren inguruko proiektuak aurkezten dira, interesa baduzu hemen aurkituko duzu egitarau osoa.
2015/12/03 · Elisabeth Pombo
Jakin berri dugu PuntuEUS Behatokiak Euskal Herriko webguneetan euskararen presentzia neurtu duela. Datu nagusienak honako hauek dira:
2015/12/01 · Asier Iturralde
ARGIA.eus-en laster-marka sortu nahi duzu zure mugikor edo tabletean? ARGIAren barrenak blogean irakur dezakezu nola. Laster-markak sortu ahal izatea ez da berria eta horri esker web aplikazioak aplikazio natiboen mailan jartzeko bidean daudela esatea ez al da gehiegizkoa? Bai, halaxe da, baina artikulu honetan azalduko dizuedan bezala datozen aldaketen izebergaren punta besterik ez da laster-markena.
2015/12/01 · Ale Goikoetxea
Zenbat urte elkar ikusi ezinik? Bata besteagatik gaizki esaka. Ustezko pasadizoen gainean eraikitako zenbat mito?
Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772