iametza interaktiboak komertzial teknikoa behar du

2016/05/13 · Elisabeth Pombo

Lanaldi osoko kontratua
Proiektu bizi bateko lan-taldeko kide izatea
Euskara, parte-hartzea eta berdintasuna baliotzat dituen talde batean integratzea

Eskatzen dena:

  • Ikuspegi komertziala izatea
  • Merkatuaren tendentziak eta konpetentzia aztertzeko gaitasuna
  • Bezero potentzialak identifikatzeko gaitasuna
  • Bezero ikuspegia eta bezeroen nahi eta beharrekin konektatzeko gaitasuna
  • Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna
  • Iametzako garapen taldearen eta merkatuaren arteko zubi lana egin beharko du, beraz IKTen inguruko ezagutzak eta zaletasuna izan beharko ditu
  • Proiektuen aurkezpenak prestatu eta egiteko gaitasuna
  • Kudeaketarako gaitasuna
  • Euskaraz jakitea

Eskaintzen dena:

  • Lanaldi osoko kontratua
  • Proiektu bizi bateko lan-taldeko kide izatea
  • Euskara, parte-hartzea eta berdintasuna baliotzat dituen talde batean integratzea

Baloratuko da:

  • Informatika edo teknologia alorreko ikasketak (Lanbide Heziketa edo ingenieritza) eginak izatea
  • Euskara eta gaztelaniaz gain ingelesaren eta frantsesaren ezagutza eta komunikatzeko gaitasuna (idatziz zein ahoz)

Interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, 2016ko ekainaren 11a baino lehen, "komertziala-lanpostua-2016" erreferentzia adieraziz.

 


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa