Galtzagorriren web gunea

Galtzagorri elkartea txikia izan arren Euskal Herriko leku desberdinetan eskaintzen ditu bere zerbitzuak. Fisikoki ezinezkoa dute ohiko metodoen bidez sustapena egitea; horregatik Interneta erabiltzea planteatu zen euren bezero izan daitezkeen guztiengana iristeko.

Hortaz, erakundeak dituen jarduera guztiak Interneten erakusteaz gain Interneta aipatu jardueren parte bihurtu da. Menuetako informazioa elikatzea ez da noizean behin egiten den zerbait, eguneroko lana baizik; aretoak, aldizkariak, jardunaldiak, marrazkilariak, ipuin-kontalariak, etab. laneko produkzio-tresna gisa antolatu dira web gune honetan.

Aurreko bidalketa
Kirola Euskaraz programaren web gune berritua
Hurrengo bidalketa
ARGIAren Euskal Kulturaren Urtekaria, sarean ere bai
Menua